%

Material berrerabilia gure produktuetan

Materialak

Ez da guztia kupela izango!

Gure produktuen produkziorako baztertutako beste material batzuk erabiltzen ditugu. 

Akabera

Ekodiseinua produktuaren aro guztietan ezarri beharra dago, eta akabera horietako bat da.

Batu nahi?

Bigarren bizitza emateko asmoz, lagundu gaitzazu material gehiago aurkitzera

Kupela 

Baku Barrikupel

Kupelaren haritza dugu lehengai moduan.

Honek bere mikro-oxigenazio gaitasuna galtzen duenean, baztertu egiten da, eta guregana iristen da honek dituen ezaugarri hoberenak gure lanaren bidez probesteko. Zurak dituen forma eta koloreei esker gure diseinuei itxura eta izaera artisaua zein nobletasuna ematen dizkie. 

Txapola

Baku Barrikupel

Pinuzko txapola dugu gure bigarren material erabiliena.

Material hau zenbait produkturen bilgarri bezala erabiltzen ohi da bere iraupen eta erresistenziarengatik. Baina zur honen bizitza bukatzen denean, ohikoa izaten da txikitzea edo erretzea. Guk ordea, erabilpen berri bat ematen diogu gure diseinuetan erantsiz.

Plastikoa

Baku Barrikupel

Plastikoa da gure produktuetan erantsi dugun azken material berria.

Argia hedatzi zezakeen elementu baten bila genbiltzala, PVC-ko hodi hauek aurkitu genituen. Autoetako kristalak iluntzeko erabiltzen den biniloaren euskarriak dira, eta lan hori egiten duten tailerretan lortzen ditugu. 

Olio naturalak 

Baku Barrikupelen ez ditugu ekodiseinuaren alderdi bat bera ere atzean utzi nahi, eta akabera horietako bat dugu. Bilaketa sakon bat eta froga desberdinak egin ondoren, Livos aurkitu genuen.

Livos-en olio naturalak gure materialak babestu eta edertu egiten dituzte, eta gainera gure produktuen filosofiarekin bat egiten dute.

Baku Barrikupel

Batu nahi?

Enpresa, partikular edo kuriosoei:

Material iteresgarri edo baliotsuren bat baztertzen baduzu edota baztertzen duen edozein ezagutzen baduzu, jarri gurekin kontaktuan!

Ziur gaude hortikan bigarren bizitza merezi duten material asko daudela oraindik.

C/Zurukuain, Zabal, Navarra

 

(+34) 607 218 934 

(+34) 697 898 256

info@barrikupel.com

baku.barrikupel

Informazio gehiago

Pribatutasun politika