Skip to main content

 

Denendako Lizarraldea nahi dugulako jaio gara!

Ekonomia sozial eta eraldatzailearen inguruan lan eta bizi garen proiektuok osatzen dugu Denendako. Hamaika koloretako sarea ehundu dugu elkarlanean, hamaika izaeraduna, beste horrenbeste herritako bizilagunek josia, eta guztiok dugu komunean amets bat: Lizarraldean lan eta bizi nahi dugu. Gure txikitasunetik eraginez eskualde berria eraiki nahi dugu. Inguratzen gaituen lurrarekiko errespetuz eta haren erritmora bizituz. Gure arbasoen sustraiei loturik, herri hustuak bizitzaz betetzeko. Anitzak izan nahi dugu, eta harremanak eredu justu baten baitan eraiki nahi ditugu. Denok zaurgarri garela aitortuz eta ondorioz bizitza sustengatzeko zaintzak kolektibizatuz. Zainduz eta zainduak izanez. Eman-Jaso-Itzuliz. Auzolanez. Maitasunez.