Ezagutu kupelaren hirugarren bizitza

“Kupelaren hirugarren bizitza” da gure produktuak sortzeko jarraitzen dugun leloa. 

 Richard Zalduendo-rekin kolaboratuz, bideo honetan gure lana eta proiektuaren izaera isladatu nahi izan dugu. 

Orain badakizu zer egiten dugun eta zein den gure filosofia!

Nortzuk gara

Baku Barrikupel

Jesus

Zurgin eta artisau sortzailea 30 urte baino gehiagoko esperientziarekin. 

Amaia 

Produktu diseinatzailea. ESDIR-Escuela superior de La Rioja-n graduatuduna.

Nola jaio gara

Kupeletan erabiltzen den haritza bezalako material noblearen bizitzak askotan zuen bukaera ikusteak nahigabetu gintuen. Beraz, gure sormena eta ezagutza martxan jarri genuen, eta laster hasi ziren lehen ideiak ateratzen. 

Urte hauetan zehar proiektua bilakatzen joan gara honek berezko nortasunan lortu arte. Eta azkenik, 2018 hasieran hasi ginen nortasun hau garatzen.

Gaur egun, ilusio askorekin esan dezakegu gure helburuak lortzen ari garela eta gure produktuetan erabilitako materialen 80% baino gehiago berrerabiliak direla. 

Nola egiten dugu lan

Gure lana, berrerabiliko ditugun materialen bilketa, aukeraketa eta biltegiratzearekin hasten da.

Guretzako ezinbestekoa da berrerabilpenaren bidez produktuak sortzea, eta horrez gain, era berriztagarri batez, ekodiseinu eta ekonomia zirkularrean apostua egitea.

Hau dela eta, gure diseinatzeko era materialetara egokitzen dugu. Materialaren funtsa mantendu nahian eta produkzioan ahalik eta energia gutxien erabiltzen saiatuz. 

Egiten ari garen lanaren bitartez, iragan jasangarriago bat lortzeko behar diren aldaketak sustatu eta ekarpen berriak egingo ditugulakoan gaude. 

Zurukuain kalea, Zabal, Nafarroa

 

(+34) 607 218 934 

(+34) 697 898 256

info@barrikupel.com

baku.barrikupel

Informazio gehiago

Pribatutasun politika